ESKOLAKO FESTA

Aurreko ostiralean, maiatzaren 31an, 2023/24 ikasturteko Eskolako Festa ospatu genuen. Goizean zehar Haur Hezkuntzakoak jolas desberdinetan eta Lehen Hezkuntzakoak tailerretan aritu ginen. Lehenik eta behin hedabideetakoek prestatutako emanaldia ikusi genuen. Ondoren, arte eta sukaldaritzako tailerrak egin genituen, arratsalderako eszenatokia, bazkaria eta merienda prestatzeko. 




Bazkaltzeko denok elkartu ginen eta postrerako izozkia izan genuen! 

        



Arratsaldean guraso eta herritarrentzako emanaldi bat eskaini genuen. Berriz ikusi nahi? Hemen duzue bideoa! 

Arratsaldean zehar puzgarrietan ibili ginen. Primerako eguna izan genuen!




Mezu ezagunak