27.6.23

IKASTURTE AMAIERAKO BIDEOA 2022 2023

AZKAR PASA DA IKASTURTEA BAINA HORREK EZ DU ESAN NAHI GAUZA GUTXI EGIN DENIK, HORREN ERAKUSGAI BIDE HAUXE: 

ONDO ONDO PASA UDA!

DATORREN IKASTURTERA ARTE!


20.6.23

HH 3. HIRUHILABETEA

 AZKEN HIRUHILABETE HONETAN ZERTAN IBILI GAREN IKUSI NAHI???

HEMEN DUZUE BIDEOTXOA!!!




16.6.23

Katta Mendian

Literatur astean Miren Agur Meaberen bisita izan genuen. Berak idatzitako Kattaren liburuak izugarri gustatzen zaizkigu eta horietako bat aukeratu dugu irakurketa eta musika saioetan lantzeko. Ipuinari ahotsa eta soinua jarri diogu. Ea gustatzen zaizuen! 


1. zikloko ikasleak

 

15.6.23

Makey Makey

LH2ko ikasleak Scratch eta Makey Makey-rekin jolasean ibili gara eta begira zer atera zaigun! Ea asmatzen duzuen zein den interpretatu dugun abestia!



 

12.6.23

ESKERRIK ASKO, ALAZNE!!!

 IKASTURTE HONETAN, PSIKOMOTRIZITATE SAIOETAN, ALAZNE IZAN DUGU BOLONDRES MODUAN LANEAN. 

ASKO IKASI ETA GOZATU DUGU ZUREKIN ALAZNE!!!

DATORREN IKASTURTEAN ERE...

HEMEN EGONGO GARA ZURE ZAIN!!!


9.6.23

Musikariaren bisita

Aurreko astean Beñat Etxabe musikariaren bisita izan genuen eskolan. Beñat ofizioz bonbardino jolea da, baina tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta tuba instrumentuak aurkeztu zizkigun. Probatzeko aukera ere izan genuen! 



BERTSOTAN BAT-BATEAN

Atzo, ekainak 8, bertso jaialdi bat prestatu genuen 3. ziklokoek Irati Artetxe bertsolariarekin batera.Denetik izan genuen eta, nabarmenena, bat-bateko bertsoak kantatzera atrebitu zirela gure ikasleak...eta publikoan zeuden batzuk ere bai!!! Beraz, bertsolari harrobia ondo dabilela dirudi.




2.6.23

TXINKORTA ESKOLAKO FESTA 2022-2023

Hemen duzue maitzaren 26ean ospatu genuen Eskolako Festako bideo laburpena. Ea gustuko duzuen.