2019(e)ko maiatzakren 28(a), asteartea

Ostegunean 3. ziklokoek berdela ireki eta bere digestio-aparatua aztertzeko aukera izan zuten, ahotik uzkirainoko tutu bat dela ikusirik, gure digestio aparatuarekiko hain ezberdina ez dela ohartu ginen. Besteak beste, hortzak, urdaila, elikagai gordekina, gibela, heste itsuak eta heste lodia ikusi ditugu.







2019(e)ko maiatzakren 16(a), osteguna



Gaur arratsaldean literatur astearen baitan bertso ezagunen errezitaldiak izan ditugu:





Kupela kupela 
sagardoan hotela,
kupela kupela 
zaindu ezak/n horrela!




Norbaitek honi buruz 
idatzi nahi badu,
abizena baino lehen 
izena daukagu 
ta Arantxa ta Mirenen 
alabak gera gu!




Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.










Atzo arratsaldean Pello Añorga idazle eta ipun-kontalariaren bisita izan genuen, maleta bete liburu ekarri zigun eta adi-adi entzun genituen beste ipuinetako pertsonaien abenturak!




2019(e)ko maiatzakren 13(a), astelehena


HASI ZAIGU JADA LITERATUR-ASTEA!

Arratsaldean goxo-goxo irakurtzen eta entzuten egoteko tartea hartu dugu, eta jarraian orri-markatzaile berezi-bereziak egin dituzte, gora ikasleen irudimena eta sormena!