2016(e)ko azaroakren 25(a), ostirala

Hezkidetza asteko merendola



Urriak 24ean, hezkidetza astearen barruan, janariari buruzko tailer batzuk egin genituen. Talde bakoitzak, postre   ezberdin bat prestatu genuen: bokadiloak, frutazko brotxetak, bizkotxoa, txokolatezko piruletak eta pizza. Eta azkenik janari guzti horrekin merendola egin genuen!!!!!!





2016(e)ko azaroakren 24(a), osteguna

Trapillozko alfonbrak

Bigarren zikloko ikasleak alfonbra ederrak egiten ari dira plastikako orduan. Sare baten gainean trapillo zatiekin korapiloak egiten dituzte ondorengo alfonbra ederrak sortuaz.



2016(e)ko azaroakren 7(a), astelehena

LIBURUEN ALTXORRA ERAMAN DUTE

Gaur Azaroak 7an Imanol Garcia Landa etorri zaigu eskolara liburuen altxorra eramateko asmoz. Kaxa honek Bidania-Goiatzen hilabete pasa ostean, Imanolek Arroako eskolara eramango du kutxa. Liburuak agurtu aurretik Imanolek hainbat ipuin kontatu dizkigu. Gure artean arrakasta handien izan duten liburuak ondorengo hauek dira: “Motozerra”, “Biziaren historia”, “Akim ihesi”, eta “Bihotza dun dun” izan dira.