2016(e)ko urriakren 25(a), asteartea

Herriko basozainarekin txangoa



Urriak 21ean, ostiralean hain zuzen ere,  Mikel Mendizabal basozainarekin Goiatzera joan ginen inguruko zuhaitz ezberdinak ezagutzera. Zuhaitz hauek ikusi eta ezagutu genituen: haritza, intxaurrondoa, urkia,  pagoa eta abar. Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen. Eskerrik asko Mikel!!


2016(e)ko urriakren 13(a), osteguna

LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN



          URRIAK 3TIK  AZAROAREN 7RA liburuen altxorra egongo da gure ikastetxean.
          
         



URTEBETETZEAK


                ZORIONAK PAUL, ASIER, AIORA ETA EROS !!!!!

           

Mendikutera irteera




Udazken hasieran Txinkortako ikasleak Albizturrekoekin batera Mendikutera igo ginen.
Iturrian hamaiketakoa egin ostean, puntara heldu ginen. Bertan argazki mordoa atera genituen. Ondoren, bazkaldu egin genuen. Azkenik txabola eder bat eraiki genuen.
Etxera berandu baina oso pozik iritsi ginen.         


     

2016(e)ko urriakren 4(a), asteartea

“HERRI TXIKI INFERNU HANDI” BIDANIA-GOIATZEN



Urriak hiruan  “Herri txiki infernu handi” programa grabatzera etorri ziren Pagadi eta Zuhaitz Bidania-Goiatzera. Lehenengo, beraien bila jardun ginen. Aurkitu eta gero, beraien atzetik jardun ginen grabatzen. Beraiek lana bukatu eta gero sinadura eskatzera eta argazkiak ateratzera joan ginen.