2016(e)ko irailakren 21(a), asteazkena

Zinemaldira irteera

Atzo goizeko bederatzietan abiatu ginen eskolatik, Albiztur-ekoak jaso eta Donostiako belodromora joan ginen. Bidaia oso luzea izan zen. Iritsi ginenean milaka pertsona eta autobus zeuden. Belodromoa barrutik oso handia zen. Gradatan eseri eta “Albert” filma ikusi genuen. Eskolako batzuei ez zitzaigun gehiegi gustatu. Azkenerako batzuk aspertuta bukatu genuen, filma txikiagoentzako zela iruditu zitzaigulako.