2016(e)ko apirilakren 29(a), ostirala


2 eta 3 urteko gelan udaberria lantzen!!





2016(e)ko apirilakren 22(a), ostirala

IARAREN URTEBETETZEA


OSTEGUNEAN IARAK 6  URTE BETE ZITUEN. TARTA GOXO GOXOA ZEGOEN. 

 ZORIONAK IARA!











2016(e)ko apirilakren 21(a), osteguna

Planetariumera irteera

Apirilaren 15ean Iruñeako Planetariumera joan ginen. Lehen Hezkuntza osoa, hau da, lehenengo zikloa, bigarrengoa eta hirugarrena elkarrekin izan ginen Iruñean planeta, izar, satelite eta kosmonauta artean.

Autobuseko bidaia arintzen lagundu zigun txoferrak, filme dibertigarriak jarriz. 

Iruñean berriz, izugarri ondo pasa genuen, Yamaguchi parkean jolasean eta Planetariumean bertan, zeresanik ez! Karmele izan genuen laguntzaile eta gidari, gauza pila bat irakatsi zizkigun. Preziorik gabeko makina ere ezagutu genuen, munduko edozein toki eta edozein egunetako zerua sabaian proiektatzen duena. Nazioarteko estazio espazialeko astronauten bizitzari buruzko gauzak ere ikasi genituen... eta gutako askori haunditan astronauta izateko irrika piztu zitzaigun! Orain badakigu horretarako asko eta ASKO ikasi behar dugula. Gure planeta zaindu behar dugula ikasi genuen. Izan ere, gaur egun nahiko gutxi maite dugula erakutsi ziguten ikusitako bideoek. 

Hemen dituzue irteerako zenbait argazki. Zuen gustokoak izatea espero dugu!
  
Planetarium

Lehenengo ziklokoak musika instrumentu ezberdinak egin dituzte. A zer nolako artistak!

LIBURUTEGI TXOKOA

Gure liburutegi berrian, liburu berri eta misterioz beteak ditugu. Animatu eta hartu bertatik etxera eramateko ipuin polit bat!
Hauek dira aste honetako proposamenak!!

HEZIKETA FISIKOKO TXOKOA

Hona hemen Carlota eta Amaiak prestatutako klase politaren iruditxo batzuk: