2016(e)ko abenduakren 23(a), ostirala


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!


Ole Olentzero!!!

2016(e)ko abenduakren 19(a), astelehena

Gabonetako pinua apaintzen



Abenduaren 16ean pinua apaindu genuen beste eskolako apaingarriekin. “European Christmas Tree” programan parte hartu genuen, eta hainbat herrialdeetako eskolei apaingarriak bidali genizkien. Ostiralean berriz, denon artean, beraiek bidalitako paketeak ireki genituen, mapa batean herrialdeak kokatu eta apaingarri ederrak zuhaitzean zintzilikatu genituen.




2016(e)ko azaroakren 25(a), ostirala

Hezkidetza asteko merendola



Urriak 24ean, hezkidetza astearen barruan, janariari buruzko tailer batzuk egin genituen. Talde bakoitzak, postre   ezberdin bat prestatu genuen: bokadiloak, frutazko brotxetak, bizkotxoa, txokolatezko piruletak eta pizza. Eta azkenik janari guzti horrekin merendola egin genuen!!!!!!





2016(e)ko azaroakren 24(a), osteguna

Trapillozko alfonbrak

Bigarren zikloko ikasleak alfonbra ederrak egiten ari dira plastikako orduan. Sare baten gainean trapillo zatiekin korapiloak egiten dituzte ondorengo alfonbra ederrak sortuaz.



2016(e)ko azaroakren 7(a), astelehena

LIBURUEN ALTXORRA ERAMAN DUTE

Gaur Azaroak 7an Imanol Garcia Landa etorri zaigu eskolara liburuen altxorra eramateko asmoz. Kaxa honek Bidania-Goiatzen hilabete pasa ostean, Imanolek Arroako eskolara eramango du kutxa. Liburuak agurtu aurretik Imanolek hainbat ipuin kontatu dizkigu. Gure artean arrakasta handien izan duten liburuak ondorengo hauek dira: “Motozerra”, “Biziaren historia”, “Akim ihesi”, eta “Bihotza dun dun” izan dira.

 

2016(e)ko urriakren 25(a), asteartea

Herriko basozainarekin txangoa



Urriak 21ean, ostiralean hain zuzen ere,  Mikel Mendizabal basozainarekin Goiatzera joan ginen inguruko zuhaitz ezberdinak ezagutzera. Zuhaitz hauek ikusi eta ezagutu genituen: haritza, intxaurrondoa, urkia,  pagoa eta abar. Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen. Eskerrik asko Mikel!!


2016(e)ko urriakren 13(a), osteguna

LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN



          URRIAK 3TIK  AZAROAREN 7RA liburuen altxorra egongo da gure ikastetxean.
          
         



URTEBETETZEAK


                ZORIONAK PAUL, ASIER, AIORA ETA EROS !!!!!

           

Mendikutera irteera




Udazken hasieran Txinkortako ikasleak Albizturrekoekin batera Mendikutera igo ginen.
Iturrian hamaiketakoa egin ostean, puntara heldu ginen. Bertan argazki mordoa atera genituen. Ondoren, bazkaldu egin genuen. Azkenik txabola eder bat eraiki genuen.
Etxera berandu baina oso pozik iritsi ginen.         


     

2016(e)ko urriakren 4(a), asteartea

“HERRI TXIKI INFERNU HANDI” BIDANIA-GOIATZEN



Urriak hiruan  “Herri txiki infernu handi” programa grabatzera etorri ziren Pagadi eta Zuhaitz Bidania-Goiatzera. Lehenengo, beraien bila jardun ginen. Aurkitu eta gero, beraien atzetik jardun ginen grabatzen. Beraiek lana bukatu eta gero sinadura eskatzera eta argazkiak ateratzera joan ginen.




2016(e)ko irailakren 21(a), asteazkena

Zinemaldira irteera

Atzo goizeko bederatzietan abiatu ginen eskolatik, Albiztur-ekoak jaso eta Donostiako belodromora joan ginen. Bidaia oso luzea izan zen. Iritsi ginenean milaka pertsona eta autobus zeuden. Belodromoa barrutik oso handia zen. Gradatan eseri eta “Albert” filma ikusi genuen. Eskolako batzuei ez zitzaigun gehiegi gustatu. Azkenerako batzuk aspertuta bukatu genuen, filma txikiagoentzako zela iruditu zitzaigulako.

2016(e)ko ekainakren 23(a), osteguna

En la clase de castellano hemos aprendido sobre diferentes animales.

2016(e)ko ekainakren 8(a), asteazkena

Jaialdiko argazki montajea

Kaixo!

Pasa den larunbatean ikasturte amaierako jaialdia izan genuen eskolan.

Jaialdirako, 3. zikloko ikasleek ikasturteko irteeretako argazkiak erabiliz, montaje eder bat egin zuten.

Hementxe duzue ikusgai!

2016(e)ko maiatzakren 27(a), ostirala

 Aqui las descripciones del segundo ciclo!!


Aqui podeis ver las culebras que han hecho los alumn@s del primer ciclo!!!

Sista la serpiente
vive sonriente
abre su sombrilla
cuando se sienta en su silla


 

2016(e)ko maiatzakren 26(a), osteguna

Gorputzaldiako saioetan integrazioa landu dugu 3.ebaluaketan. Hemen egin dugun ariketa bat.