NOLEGA 2026
Maiatzaren 22an Errezilen izan ginen azken aldiz NOLEGA ospatzen. Iritsi eta aurkezpen ekitaldiaren ondoren, LH-ko ikasleak antzerkiak ikusi eta antzezten gelditu ziren (Errege Lehoiaren Festa, Agur Ikasturtea eta Epo Itai Ta Ye gorputz-perkusioa) HH-koek iturburu batera ibilaldia egin zuten bitartean. Indarrak hartzeko frontoian bazkaldu genuen elkarrekin. Arratsaldean Errezilgoek prestatu zizkiguten jolasetan ibili ziren LH-koak, HHkoak frontoian jolasten aritu ziren bitartean. Ederki pasa genuen beroa bagenuen ere! Halaxe agurtu genuen NOLEGA, bere azken festan. Gure eskerrak hemendik Errezilgo eskolako irakasle eta ikasleei! Eskola txikiak bizirik!


)%20(2).jpg)
